telebista
Kirol emanaldiak
Zarauzko Ikurrina eta Schalke 04-Athletic, gaur, ETBn
A.H. | EITB
Estropadak 12:00etan izango dira ikusgai, eta futbola 17:00etan, hurrenez hurren.
Zarauzko Ikurrinaren 2. jardunaldiarekin ekingo diete ETB1ek eta eitb.eus-ek igande honetako kirol emanaldiei. 12:00etan hasiko da estropada, eta Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak egingo dute kontakizuna.
16:00ean herri kirolen tartea zabalduko dute, bezperan jokatutako Igeldoko Harria eskaintzeko. Juanan Legorburu arduratuko da emanaldiaz.
Amaitzeko, 17:00etan, Schalke 04-Athletic denboraldi-aurreko norgehiagoka izango da ikusgai. Joseba Urkiola eta Juanan Larrañaga izango dira esatariak.
dira esatariak.dira esatariak.