Itxi

telebista

Agirre lehendakaria

'New York. Bosgarren solairua', gaur, 22:15ean, ETB1en

Jose Antonio Agirre lehendakari izendatu eta 80 urtera, elkartasun istorio sinestezin bat kontatzen duen dokumentala eskainiko du ETB1ek "Zinez" saioan, 22:15ean: Mikel Ruedak zuzendutako lana.

0:20

New York. Bosgarren solairua dokumentala eskainiko dute, gaur, "Zinez" Fermin Etxegoienek aurkezten duen saioan. 22:15ean izango da ikusgai Mikel Ruedak zuzendutako dokumentala.

Eusko Jaurlaritzaren eta Jose Antonio Agirre lehen lehendakariaren izendapenaren 80. urteurrena ospatzeko ekimenen testuinguruan Euskal Telebistak ekoitzitako bost dokumentaletako bat da New York. Bosgarren solairua. Donostiako Zinemaldian estreinatu zituzten dokumentalok, Euskal Zinemaren Egunean, eta telebistan lehen aldiz asteazkenean izango da ikusgai Ruedak zuzendutakoa.

Besteei laguntzeko euren denbora ematen duten pertsonen arrazoiak aztertzen ditu Ruedak ikus-entzunezko honetan. Jose Antonio Agirre horixe bera egiten aritu zen lehendakari lanetan, Parisen 1960an hil zen arte. Mikel Ruedaren ustez, ekintzarik xumeenak ere izugarrizko eragina izan dezake besteengan: "Bost axola gure ekimenak garrantzigabeak badira, horiek ere garrantzitsuak izan daitezke beste askorentzat. Egiten dugun edozerk ondorioak eta eraginak dituela uste dut, aldaketak sorrarazten dituela, eta hori da New York. Bosgarren solairua dokumentalaren abiapuntua".

Ez galdu New York. Bosgarren solairua dokumentalaren estreinaldia, gaur, 22:15ean, ETB1en.

:15ean, ETB1en.

:15ean, ETB1en.