Itxi

telebista

Dokumentala

'Sagardoa bidegile' dokumentalaren estreinaldia, gaur, ETB1en

A.E.|EiTB

Sagardotegiaren nondik norakoak aztertuko ditu Bego Zubiak zuzendutako lanak.

  • Sagardo bidegile

    Sagardo bidegile

Sagardoa bidegile Bego Zubia kazetariak zuzendutako dokumentala izango da ikusgai gaur gauean ETB1en, 22:15ean. Sagardotegien tradizioan barrena bidaia egingo du lan honek.

Urtean lau hilabetez, urtarriletik apirilera, euskal sagardotegiek milaka pertsona erakartzen dituzte, bertokoak zein kanpokoak. Tradizioa bete nahi dute denek: tortilla, bakailaoa, txuleta eta gazta jan, eta txotxera deitzen duen gonbidapena entzundakoan sagardoa edan. Tradizio modernoa da hau, baina erro sakonak ditu. Dokumentalak bidaia moduan azalduko du tradizio hau: ibilbide geografiko, kultural, teknologiko eta gastronomikoa izango da, ezustekoz betea.

Sagardoa bidegile, gaur, 22:15etik aurrera, ETB1en.