telebista
22:00etan
Mundaka, gaur gauean, 'Herri Txiki, Infernu Handi’ saioan
A.E.|EiTB
Surflarien paradisua bisitatuko dute Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik. Ferry txiki batean iritsiko dira gure aurkezleak Urdaibaiko itsasadarrean kokatzen den herrira.
Mundakara ferry txiki batean iritsiko dira gaur 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioko aurkezleak. Zuhaitzek Izaroko uhartearen inguruan kontatzen den kondaira bitxi baten berri izango du Garaitzari esker. 1955an Mundakan filmatu zen Hollywoodeko pelikula batean parte hartu zuen emakume bat ere ezagutuko du. Bestetik, mundakarrek itsasoarekin izan duten harremanaren eboluzioa ezagutuko du Gurrutxagak: alde batetik, Juan Badiola, Mundakako azken arrantzalea ezagutuko du. Bestetik, Gaizka San Justo, surf irakasle den gazte bat. Herri arrantzalea izatetik herri surflaria izatera nola pasa den kontatuko digute Juanek eta Gaizkak. Surfa egitera ere animatuko zaigu Zuhaitz.
Pagadik Mundakaren historiako pasarte pare bat ezagutuko ditu Jon Freskoren eskutik. Angelek bere txokoko hozkailuan dituen arrain mota guztiak erakutsiko dizkio, eta Xabierrek bere tabernan garagardo kaña polit bat nola atera irakatsiko dio. Azkenik, 25 urtez Estatu Batuetan bizi izandako gizon baten istorioa entzungo du, Umbelin Aranbururen historia. Jonnhy Cashen jarraitzaile sutsua dela ere erakutsiko digu Umbelinek
Gauza hauek eta beste asko ikusi ahal izango ditugugaur, ETB1en eta eitb.eus-en, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan, 22:00etan.