Itxi

Historias a Bocados

20:00etan

'Historias a Bocados' Atxondon izango da arratsaldean

EITB

Ander Gonzalez Bizkaiko Atxondo herrian izango da bertako biztanleen istorio gastronomikoak ezagutzeko.

'Historias a Bocados' saioan, Ander Gonzalez sukaldaria Atxondon izango da gaur. Axpe, Apatamonasterio eta Arrazola auzoek osatzen duten Durangoadeko herri honetako biztanleen gastronomiarekin lotutako hainbat istorio kontatuko dizkiote.

Antzinako burdinbidetik doan bide berdea dago Atxondon, eta Anderrek Tere Eguskizarekin egingo du bidea, Mari jainkosaren inguruko antzinako kondairak gogoratuko dituzten bitartean. Paisaia ikusgarri honetan, Makatzeta jatetxea dago, eta bertan tenperatura baxuan egindako onddoak arrautzarekin jango dituzte.

Atxondoko hurrengo istorioak Beñat Gorostiza, 26 urteko gazte ferratzailea hartuko du protagonista. Bere lanbidearen sekretuak erakutsiko dizkio Anderri, eta elkarrekin plastikozko ferrak jarriko dizkiote zaldi bati, solomoa, txorizoa eta hirugiharra txingarretan jango duten bitartean.

Ondoren, Maritxu Telleria artzain eta gaztagilearekin izango da Ander. Berarekin, labean egindako gazta tarta bikaina dastatuko du.

Amaitzeko, 1977ko eskuz banakako pilota txapelketa finala berriz ikusteko aukera izango du Anderrek. Izan ere, orduko bi pilotari finalistak Axpe auzokoak ziren: Iñaki Gorostiza eta Garcia Ariño VI. Berrogei urte geroago, Anderrekin batera pilota partida bat jokatuko dute, eta ondoren, potxak txirlekin jango dituzte.

'Historias a Bocados' larunbat honetan emitituko da, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.