Itxi

telebista

22:30ean

Bilboko nortasuna islatzen duten jatetxeak, 'Juego de Cartas' saioan

A.E.| EiTB

Nura, Musume, Kasko eta Gu2 jatetxeek parte hartuko dute gaurko lehian.

  • Javi Sierra, saioko aurkezlea. Argazkia: EITB

    Javi Sierra, saioko aurkezlea. Argazkia: EITB

'Juego de Cartas' saioa Bilboko kaleetan barrena ibiliko da berriro gaurkoan. Bilboko nortasuna islatzen duten jatetxeen bila joko dute.

Hasteko, Nura jatetxean izango dira, Bilbo Zaharrean. Jatetxearen jabeetako batek, Eder Gomezek, euskal sukaldaritzaren eta Menorcako sukaldaritzaren arteko bat-egiteaz erakarri nahiko gaitu.

Japoniako sukaldaritza izango da bigarren aukera. Zazpikaleetan dagoen Musume jatetxera joango dira bisitan, eta Hung Fai Chui Chi jatorri txinatarreko sukaldaria ezagutuko dugu bertan. Orain 30 urte iritsi zen Bilbora, maitasun kontuak zirela medio.

Zazpikaleetan bertan, Kasko jatetxea ere ezagutuko dugu. Jabeetako batek, Natxo Lopezek, arteak leku pribilegiatua duen jatetxearen sekretuak erakutsiko ditu.

Amaitzeko, Bilbo erdialdean dagoen Gu2n izango dira. Monica Pujana, Bizkaian ostalaritzan eskarmentu handia duen emakumea, eta bere senarra, Alberto Velez Marticorena sukaldaria, izango dira jatetxe horren ordezkari.

'Juego de Cartas' saioa 22:30ean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.