Itxi

telebista

20:15ean

Okondora bisita, gaur, 'Historias a Bocados' saioan

EITB

Ander Gonzalezek Arabako herri horretako biztanleen istorio gastronomikoak ezagutuko ditu.

  • Ander González, Morgan. (Argazkia: EiTB)

    Ander González, Morgan. (Argazkia: EiTB)

Ander Gonzalez sukaldariak Arabako Okondo herria ezagutuko du 'Historias a Bocados' saioan, gaur. Aiarako kuadrillan kokatuta dagoen herri honetan, boloetara jokatzeko modu berezia dute eta 13 kiloko bolak erabiltzen dituzte. Okondoko Udal Bolatokira joango da Ander, eta boloetan arituko da bertan Carlos Olabarrieta, Asier Herranz eta haien lagun talde osoarekin. Gainera, txarriboda batetik ateratako produktuak prestatu eta jango dituzte.

Aratz Garmendia MMA borrokalaria da. Borroka olinpikoa, judoa, taekwondoa, boxeoa eta karatea batzen dituen modalitatea da MMA (Mix Marcial Art). Ander haren etxera joango da, eta arroza baratxuri eta langostinoekin prestatuko du Aratzen sukaldean, kirolari batentzat janari egoki eta osasungarria. Bazkalostean, elkarrekin entrenatuko dute.

Emilio Irazolak, berriz, bere pasioen berri emango dio Anderri. Alde batetik, untxi erraldoiak hezi eta zaintzen ditu, eta, bestetik, sukaldaritzan oso trebea da. Anderri urdaiazpiko eta Idiazabal gaztarekin betetako txanpiñoiak prestatuko dizkio, eta tximiniaren berotara jango dute elkarrekin.

'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:15ean, eitb.eus-en eta ETB2n.