Itxi

telebista

20:00etan

'Historias a Bocados' saioak Izarrara (Urkabustaiz) egingo du bisita gaur

EiTB

Hung Faik bere bizilagunen historia bereziak bilduko ditu Arabako herri honetan.

'Historias a Bocados' saioan, Hung Fai Arabako Urkabustaizen kokatuta dagoen Izarrara joango da gaur, eta bizilagunekin arituko da solasean bertako jakiak dastatzen dituen bitartean.

Hasteko, Cesar Lopez Izarrako arrain saltzailearekin egongo da. Arrain dendaz gainera, herriz herri ibiltzen da arraina saltzen bere kamioian. Hung Faik arraina husten lagunduko dio, eta goizeko ibilbidea amaitu ondoren, Cesarrek arrandegia erakutsiko dio.

Begoña Zurbitu 81 urteko bizilagunak loratokian neurrira egindako hainbat tresna meteorologiko ditu eta egunero datuak hartu eta Donostiako Aemeteko bulegora bidaltzen ditu. Radio Euskadin eta Radio Vitorian kolaboratzaile aritu den emakumeak estazio klimatologiko berezi honen nondik norakoak azalduko dizkio aurkezleari.  Ondoren, Begoñak oilaskoa bere baratzeko barazkiekin prestatuko dio.

Leyre Belaustegi eta Iñaki Meabe Gujulin -Urkabustaizen kokatuta dagoen herria hau ere- bizi dira, baina Izarran dute gozoak egiteko lantokia. Sukaldariak Leyre lanean harrapatuko du, euskal pastela egiten. Hainbat sari irabazi dituzte gozo honi esker. Beste gozo batzuek ere egiten ditu bikoteak, tartean, Iñakiren familiako behien esnearekin gazta pastela egiten du. Behiak ikustera eramango dute, halaber, Hung Fai.

'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai 20:00etan eitb.eus-en eta ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Araba
  • Telebista