Itxi

telebista

Kirolak

Sestaoko Bandera eta pilota Barañaindik, gaur, EiTBn

EiTB

18:00etan hasiko da estropada emanaldia. Bestalde, arratsaldeko pilota jaialdia 22:00etan izango da ikusgai.

Sestaoko Bandera zuzenean jarraitzeko aukera izango dugu gaur ETB1en eta eitb.eus-en. 18:00etan Euskotren Ligako taldean izango dira nor baino nor gehiago eta 18:30ean Eusko Label Ligakoak. Mikel Olazabalek egingo du kontakizuna Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandara lagun dituela.

Bestalde, 22:00etan, arratsaldeko Barañaingo pilota jaialdia izango dugu ikusgai. Lehendabizi, Elezkano II-Martija / Etxeberria-Zabaleta partida jokatuko da. Ondoren, 4 ½-ko San Fermin Torneoko Altuna III-Ezkurdia. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.