telebista
20:00etan
'Historias a Bocados' Urnietan izango da arratsaldean
EITB
Joseba Arguiñanok Gipuzkoako herri honetako biztanleen istorio gastronomikoak ezagutuko ditu.
-
Joseba Arguiñano, Zallari buruzko programan. (Argazkia: EiTB)
Gaur, 'Historias a Bocados' saioan, Joseba Arguiñano Gipuzkoako Urnieta herrira joango da.
Bertan, Juanjo Urruzola, Elutxeta sagardotegiaren jabea, ezagutuko du, eta sagardotegiko menu tipikoa jango dute elkarrekin: bakailao-tortilla eta txuleta. Gainera, bertan egiten duten sagardoa edango dute.
Ondoren, ardi latxaren munduan barrena murgilduko da Joseba Mikel Beldarrain eta Inma Iriondo bikotearekin. Mikelek eta Inmak 450 ardi dituzte, eta Idiazabal gaztak, gazta freskoak eta mamiak egiten dituzte horien esnearekin.
Amaitzeko, ahatearen produktuak ekoizten dituen Goiburu baserria ezagutuko du Josebak. Luis Mari Tello da baserriaren arduraduna, eta ahatearen anatomiaren inguruko klase bat emango dio Josebari. Elkarrekin, ahate-paparrarekin egindako haragi-bolak jango dituzte, onddo eta barazkiekin egindako saltsarekin.
'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.