Itxi

telebista

22:30ean

'El Conquis' eztabaida-saioan beste bi kapitainen izenak emango dituzte gaur gauean

EiTB

Patxi Alonsok alboan izango ditu Humberto Gutierrez, Ainhoa Etxebarria, Egoitz Txurruka, Isma, Isa, Eider, Gotzon, Nakor eta Seleta.

  • "El Conquis" eztabaida-saioaren platoa

    "El Conquis" eztabaida-saioaren platoa. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, beste bi kapitain nortzuk diren jakingo dugu 'El Conquis' eztabaida-saioan. Enekorekin egongo dira bi hauek ere Panaman hasi berri den abenturan. Taldeek liderrik gabe ekin diote jokoari, baina konturatuko dira babes ezak denbora askorik ez duela iraungo. Pazifikora joan aurretik, bi kapitainak Miramongo platoan izango dira eta lehiaketari aurre nola egingo dioten kontatuko dute.

Aste honetako 'El Conquis' saioan orain arte ikusi gabeko hiru kanpamentuetako irudiak erakutsiko dituzte. Berebat, erloju-bonba bilakatu den angoso taldearen egoera aztertuko dute. Svetak eta Luisitok Pili dute jomugan, talde urdinaren hasiera txundigarri honetan.

Halaber, astelehen gauean audientzia buru izan zen saioaren unerik onenak aztertuko dituzte. Bigarren atalaren aurrerapena erakutsiko dute eta gauza gehiago ere izango dituzte kontatzeko Patxi Alonsok eta lankideek: Humberto Gutierrezek, Ainhoa Etxebarriak, Egoitz Txurrukak , Ismak, Isak, Eiderrek, Gotzonek, Nakorrek eta Seletak.

'El Conquis del Pacífico' eztabaida-saioa asteazkenetan izaten ikusgai, gaueko 'Eguraldia'ren ondoren, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.