Itxi

telebista

'El Conquis'en lehen atala

'El Conquistador del Pacífico' kapitainik gabe eta ero-eroan abiatu da

EiTB

Talde berdeak irabazi du, gorriak izan dira bigarrenak eta urdinek amore eman dute kanoien immunitate jokoan. Hori guztia, kapitainik gabe, ez baitira oraindik inondik ere ageri.

  • Talde berdea, garaipena ospatzeko prest

    Talde berdea, garaipena ospatzeko prest. Argazkia: EiTB

Lur-hartzea uste baino nahasiagoa izan da 'El Conquistador del Pacífico' saioaren lehiakideentzat. Las Perlas artxipelagoak, itxuraz paradisua denak, hartu du lehen proba: kanoien immunitate jokoa. Angosó (putreak, urdina), beda kayirua (marrazoak, gorria) eta je (sugeak, berdea) taldeek lehen desafioa abiatu dute Bartolomé irlara ziztu bizian igeri eginez, kapitainik ez dutela jakin gabe. Eta badakigu horrelakoetan zein garrantzitsua den kapitainen parte hartzea…

500 metro igerian egin ondoren etorri da probaren zatirik gogorrena: ia 400 kiloko pisua duen kanoi bat itsas hondotik atera, gurdi gainera igo eta aurretik esandako tokiraino eraman, bertan abenturari hasiera emango zion kanoikada garailea emateko.

Talde berdea izan da zuhurrena, eta Lunak kanoia gurdira igotzeko izan duen ideia (bertikalean jartzea) erabakigarria izan da je taldeak garaipena lortu ahal izateko.

Gorrien eta urdinen arteko borroka parekatuagoa izan da, putreek amore eman eta proba txantxetan hartzen hasi diren arte; ez dute kontuan izan horren ondorioa kanpamentu oso txirora joatea izango zela. Marrazoen taldea gogo onez konformatu da bigarren postuarekin, egun hobeak izango dituztela pentsatuz.

Dena den, urdinen unerik txarrena ez da izan proban amore eman dutenekoa. Barreak alde batera utzi eta drama hasi da: eztabaida amaigabe ero bat izan dute gau iluna iritsi arte, eta talde guztia Piliren kontra azaldu da. Are gehiago, Chapera uharteko kanpamentu oso txiroan zeudela ahaztu dute, Pilik taldekide gehienak bere onetik atera dituelako. Sveta eta Luisito izan dira kaltetuenak. Badirudi hirukote honen arteko gorabeherak ez direla batere onak izango taldearentzat.

Gorriei ez zaie oso txarra iruditu Saboga uhartean dagoen kanpamentu txiroa. Dena den, lehen eguna da, blai eginik lo egitea eta eltxoz inguraturik bizitzea ez da batere erosoa, eta kanpamentu aberatsa ezagutzeko jakin-mina piztu zaie.

Bien bitartean, berdeak luxuz beteriko kanpamentuan izan dira Gibraleón uhartean, eta kapitainen falta nabari dute. Ez al da kapitainik egongo? Zertan izango du horrek eragina?

Zirraraz betetako egun nekagarria izan da Pazifikoko abenturari hasiera eman diona. Ikurrinaren eta embera koroaren bila abiatu dira lehiakideak edizio honetako irabazleak izateko.

Ez galdu "El Conquistador del Pacífico", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.

Go!azen 11
Artefaktua
Oholtzan
Egun On Euskadi
Txoriene
JA Sukalerrian
Iparraldearen Orena
Biba Zuek
Hitzetik Hortzera
Herri Txiki
EiTB Kultura
Eguraldia
Gora Bihotzak
RH+

Bilatu nahieran-en

Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
  • kargatzen