telebista
22:30ean
'Ander' filma, gaur gauean, ETB1en
eitb.eus
EITB
Bere sorpresarako, familiaren baserrian lan egiten duen etorkin perutar batekin maiteminduko den baserritar baten istorioa kontatzen du filmak.
-
Filmaren promoziorako irudia
Gaur gauean, Ander filma eskainiko du ETB1ek, 22:30etik aurrera. Roberto Caston zuzendariaren pelikula honek homosexualitatea jorratzen du eta eta Berdindu plataformak finantzatu zuen, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak lesbiana, gay, bisexual eta transexualen arretarako abiatu zuen zerbitzuak.
Arratiako herri txiki batean bizi da Ander, ama eta arrebarekin, eta baserritarra da. Lan asko egiten du etxean, baina ez da kexatzen. Egun batean, Ander mendian behiak zaintzen dagoen bitartean musika entzuten ari dela, erori eta hanka hautsiko du. Ondorioz, laguntza beharko du baserrian, eta familiak Durangaldean lanean ari den Jose izeneko Peruko gazte bat kontratatzea erabakiko du.
Jose heldu bezain laster, bere bizitzako 40 urteetan inoiz izan ez dituen sentimendu bereziak sentitzen hasiko da Ander, eta perutarrarekin maitemindu egingo da. Hortik aurrera, bere bizitzan aldaketak jasaten hasiko da, eta, hasieran kontra egiten saiatu arren, azkenean bere barruko sentimenduak azaleratuko dira.