Itxi

telebista

22:00etan

'Una decisión peligrosa', gaur gauean, ETB2n

A.A. | EiTB

Kate Hudson eta James Franco ditu protagonista 2014an Henrik Ruben Genzek zuzendu zuen istorio honek.

  • James Franco 'Una decisión peligrosa' filmean

    James Franco 'Una decisión peligrosa' filmean

Euskal Telebistak 'Una decisión peligrosa' filma emango du gaur -apirilak 13- bigarren katean. Kate Hudson eta James Franco aktoreak ditu protagonista 2014an Henrik Ruben Genzek zuzendu zuen istorio honek.

Familiak Londresen zuen etxe bat konpontzeko sekulako zorra egin duen bikotea da istorio honen ardatza. Egun batean euren etxeko ugazaba hil egingo da eta 20.000 libra aurkituko dituzte haren ondoan. Bikoteak dirua hartu eta ezer ez esatea erabakiko du, baina, hortik aurrera, era guztietako zorigaitzak gertatuko zaizkio.

Larunbatero, zinemarik onena eskaintzen du ETB2k, 22:00etan.