telebista
'El Conquis'en 18. atala
Estrategiak eta matematikak, gaur, 'El Conquistador del Pacífico' saioan
EiTB
Kanibalen jokoaren ondoren, batzarrean erabakiko da Caballorekin batera nor joango den duelura eta, beraz, nork izango duen kanporatua izateko aukera.
-
'El Conquistador del Pacífico'ko lehiakideak'
Estrategien eta matematiken garaia iritsi da "El Conquistador del Pacífico" saiora. Gaurko atalean, bateratze garaiko lehen batzarra eta duelua ikusiko ditugu. Argi dago duelistetako bat Caballo izango dela, baina nor izango da bigarrena?
Inork ez du izan nahi bateratze garaiko lehen kanporatua eta kanibalen jokoaren ondoren, egoera oso interesgarri jarri da. Momentuz bi gauza daude argi: alde batetik, Lekuek eta Lopak ederki gozatu dutela jasotako saria eta, gainera, arriskutik kanpo daudela; bestetik, Caballo izango dela duelura joango denetako bat, inmunitate-jokoko galtzailea bera izan zelako.
Gainerakoa, batzarrean argituko da eta egon daitezkeen taldeen arteko indarrak nahikoa orekatuta daude. Lehiakide guztiak Leti Sanek eta Luisitok egingo dutenaren zain egongo dira.
Matematikak egiten hasita daude egon daitezkeen aliantzen aurrean. Baliteke, orain arte bezala, lehiakide bakoitzak bere taldekide ohiak babestea; eta, beraz, gorrien eta berdeen arteko borroka mantentzea. Kasu honetan, talde urdinetik datozen Luisitok eta Leti Sanek izan dezakete giltza.
Beste aukera bat nesken eta mutilen arteko aliantzak sortzea izan daiteke. Alde batetik, zazpi mutil daude eta bestetik, sei neska. Luisitoren botoa izango litzateke garrantzitsua kasu honetan.
Bi horiek izan daitezke aukera gehien dituzten aliantzak, baina beste edozein estrategia ere gailendu daiteke asteleheneko batzarrean. Izan ere, teorian, bakarkako lehia da bateratze fasean hasi dena eta pertsona bakarra izango da saioko irabazlea.
Ez galdu "El Conquistador del Pacífico", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Aurrez emititutako atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.