Itxi

telebista

Gaur ETB2n

Iñaki 'El Conquis' eztabaida-saioan izango da, kanporatua izan ondoren

EiTB

Lopak, berriz, estu ikusiko du bere burua abenturan jarraitzeko.

  • Iñaki Salaberria "El Conquis" saioko lehiakidea

    Iñaki Salaberria "El Conquis" saioko lehiakidea. Argazkia: EiTB

Irungo Iñaki, ustezko faboritoetako bat, duelua galdu eta kanporatu zuten astelehenean El Conquistadoretik. Talde gorriko igerilaria Miramongo platoan izango da gaur gauean Luisito izendatzeko erabilitako estrategiaren nondik norakoak kontatzeko. Halaber, Iñakik hemendik aurrera izendapenekin zer gertatu den ulertzeko gakoak emango dizkigu.

Dueluko partaideak kanpamendura itzultzen direneko irudiak ikusiko ditugu lehen aldiz. Halaber, talde gorriko Iñakiren lagunek honek galdu egin duela jakitean izan duten erreakzioa ezagutuko dugu. Eta datorren ataleko aurrerapenaren artean, Loparen lesioak alerta piztuko du. Jarraitu ahal izango du Bilboko abeslariak abenturan ala Iñakiren pausoak jarraituko ditu?

Gai hauek eta beste batzuk errepasatzeko ohiko conquistologoak, hiru taldeetako kapitainak, Ainhoa eta Txurru eta Humberto izango ditugu.

El Conquis del Pacífico asteazkenetan izaten da ikusgai, Eguraldia tartearen ondoren, ETB2n eta eitb.eus-en 22:30ean.