Itxi

telebista

Zinea ETBn

'Hijo de otra madre' filma emango du ETB2k gaur gauean

EITB

Soldadu gazte bat salbatzeko bere burua arriskuan jartzen duen ama baten istorioa da; benetako gertakizunetan oinarritutakoa.

  • Jenny Seagrove eta Julian Kostov 'Hijo de otra madre' filmean

    Jenny Seagrove eta Julian Kostov 'Hijo de otra madre' filmean

Larunbat gauean Hijo de otra madre filma emango du Euskal Telebistak bigarren katean. Bigarren Mundu Gerran, Jersey uhartean izandako benetako gertakizun batean oinarrituta dago. Hura izan zen naziek okupatu zuten Britainia Handiko lurralde bakarra.

Louisa Gould bi semeren ama bizi zen uharte hartan. Gerra garaian erresistentziarekin bat egin zuen eta bere burua arriskuan jarri zuen Errusiako soldadu gazte bat etxean ezkutatuta. Bere hitzetan, beste ama baten semea babesteko beharra sentitu zuen.

Louisa Goulden papera Jenny Seagrove aktoreak betetzen du film honetan. Berarekin batera, John Hannah, Julian Kostov eta Ronan Keating ikusiko ditugu besteak beste.

22:15ean hasiko da filma ETB2n.