Itxi

telebista

Gaur, 22:15ean

Iker Vicente aizkolaria eta Xabi Solano musikaria, 'Donostiako Aste Nagusia 2019'n

EiTB

Gaurko suak Alemaniako IP Innovative su-etxeak eskainiko ditu.

  • Xabi Solano "Gure Kasa" saioan

    Xabi Solano "Gure Kasa" saioan. ETBko bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, Iker Vicente aizkolaria eta Xabier Solano Esne Beltza taldeko abeslaria izango dituzte 'Donostiako Aste Nagusia 2019' saioan gonbidatu.

Horrez gain, Iñigo Agirre kazetaria Donostiako hipodromora hurbilduko da 51. Urrezko Kopako zaldi-lasterketak hankaz gora jartzeko. Osteguneko suak Alemaniako IP Innovative su-etxeak eskainiko ditu.

'Donostiako Aste Nagusia 2019' gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.