Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Zarauzko Ikurrinaren bigarren jardunaldia, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Gainera, Zarauzko pilota txapelketako finala, artzain txakurren Amaiur Saria, aizkolarien Urrezko Kopa eta Zesta Word Tour 2019ko finalaurrekoak izango dira ikusgai.

  • Arrauna.

    Arrauna. Irudia: EiTB

Gaurkoan, arraunak, pilotak, herri kirolek eta zesta-puntak osatuko dute Euskal Telebistako kirol eskaintza.

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean egingo dute bat Zarauzko Ikurrinaren bigarren jardunaldiarekin, 11:30ean. Eusko Tren eta Eusko Label Ligetako estropadak izango dira ikusgai, eta Mikel Olazabal, Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandara arituko dira esatari lanetan.

17:00etan, Zarauzko pilota txapelketako finala eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Oraindik zehaztu gabe dago Rezusta-Irribarria bikotearen kontra jokatuko duen bikote finalista. Partida nagusiaren aurretik, gainera, Victor-Imaz eta P. Etxeberria-Ladis Galarza bikoteek jokatuko dute atarikoa, eta jardunaldiko hirugarren norgehiagokan, Arretxe II-Larunbe eta Mendizabal III-Erostarbe arituko dira nor baino nor gehiago. Xabier Euzkitzek eta Joxan Tolosak egingo dute emanaldiaren kontakizuna.

Horrez gain, artzain txakurren Amaiur Saria izango da ikusgai 15:00etan ETB1en eta eitb.eus-en, eta, ondoren, Donostian aizkolariek jokatutako Urrezko Kopa eskainiko dute, 16:00etan.

Amaitzeko, ETB4k eta eitb.eus-ek bezperan Hondarribian jokatutako Zesta Word Tour 2019 txapelketako finalaurrekoak eskainiko dituzte. Hasteko, Egiguren-Lopez eta Erik-Ekhi bikoteak izango dira aurrez aurre, eta, ondoren, Goikoetxea-Aldazabal eta Olha-Etcheto bikoteen arteko partida izango da ikusgai.