Itxi

telebista

Dokumentala

'Cacereño. Un retrato social', eguerdian, ETB2n eta eitb.eus-en

EiTB

Raul Guerra Garrido idazlearen ibilbide eta lanaren inguruko ikus-entzunezkoa 13:00etan izango da ikusgai.

  • 'Cacereño' liburu eta dokumentaleko irudia

    'Cacereño' liburu eta dokumentaleko irudia

Raul Guerra Garrido idazlearen ibilbide eta lanaren inguruko Cacereño. Un retrato social dokumentala eskainiko dute ETB2k eta eitb.eus-ek gaur, 13:00etan. Cacereño eleberriaren 50. urteurrenaren karietara, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta EiTBk sustatutako lana da.

Raul Guerra Garridoren bizitza eta lanaren berri ematea da dokumentalaren xedea, baina, ororen gainetik, nobelaren kalitatea eta xamurtasuna hurbildu nahi dio ikus-entzuleari, industria eta migrazio giroko urte haietako errealitate soziala, alegia. Oroitzapen handiko garaia izan zen batzuentzat; tragedia handiko garaia, berriz, beste batzuentzat. Dokumentalak Euskal Herriko XX. mendeko 50eko eta 60ko hamarkadak erakutsiko dizkigu, emigrazioaren fenomenoa eta hirietan izan zituen ondorioak, besteak beste, baina, batik bat, ondorio politikoei erreparatuko die.

Luanma Filmsen ekoizpena da Antonio Cristobalek eta Felipe Juaristik zuzendutako lana.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista