telebista
22:30ean
Arabako patatari omenaldia, gaurko 'Juego de Cartas' saioan
EiTB
Marutegi, Aldaia, Zerua eta Nagusi jatetxeak nor baino nor gehiago arituko dira Javi Sierra sukaldariak aurkezten duen saioan.
-
Javi Sierra 'Juego de Cartas' saioko aurkezlea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Gaurko 'Juego de Cartas' saioan, Arabako patata omenduko dute, eta horretarako, Arabako lau jatetxe izango ditu lehiakide: Diego Gastañaresek Araian zuzentzen duen Marutegi jatetxea; Marta Amorren Aldaia jatetxea, Larreakoa; Aguraingo Zerua jatetxea, Antonio Vianaren eskutik; eta Murgiako Nagusi hotel-jatetxea, Montse Bohórquez buru duena.
'Juego de Cartas' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.