telebista
22:30ean
Garagardotegiak hartuko ditu protagonista 'Juego de Cartas' saioak
EiTB
Ohi denez, lau parte-hartzaile izango dira: Basauriko Etxe Zuri eta Bilboko Santutxu auzoko Gozo-Gozo, San Anton zubi ondoko Zubiburu eta Bilbo erdiguneko Rallye.
-
Garagardotegiei eskainitako 'Juego de Cartas' saioko irudia
Bilbo eta inguruetan tradizio handia duten garagardotegiak izango dira protagonista aste honetako 'Juego de Cartas' saioan. Lau negozio ezagutuko ditugu, guztiak familia giroan kudeatzen dituztenak.
Bilboko Santutxu auzoan Gorka Larrañagak zuzentzen duen Gozo-Gozo tabernan abiatuko dute aste honetako bidaia. Ondoren, Basauriraino joango dira, Nerea Tejadaren Etxe Zuri ezagutzera.
Bilbora itzulita, San Anton zubi ondoan dagoen Zubiburun egingo dute hurrengo geldialdia, Kepa Fuentesen lokalean.
Hirigunean, Jose Antonio Aspiazu buru duen Rallye garagardotegian emango diote amaiera saioari.
'Juego de Cartas' astelehenero izaten da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30ean.