Itxi

telebista

Zinema

‘Soinujolearen Semea’ filma, gaur gauean, ETB1en

EiTB

Fernando Bernuesek zuzenduta, Eneko Sagardoy, Aitor Beltran, Iñaki Rikarte, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Frida Palsson eta Miren Arrieta aktoreek hartu dute parte, beteak beste, filmean.

0:28
'Soinujolearen Semea' filma. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.

"Soinujoleren semea" filma eskainiko du ETB1ek gaur gauean, Bernardo Atxaga idazlearen eleberrian oinarritutako film dramatikoa.

Antzerkirako moldaketak arrakasta lortu eta gero, Fernando Bernuesek zuzendu du eleberriaren zinemarako bertsioa, bere aginduetara aktore hauek dituela: Aitor Beltran, Iñaki Rikarte, Cristian Merchan, Bingen Elortza, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Frida Palsson, Miren Arrieta, Laia Bernués eta Eneko Sagardoy gizonezko aktore berri onenaren aktore berri onenaren sariaren irabazlea. Patxo Telleriak egokitu du gidoia, eta musikaz Fernando Velazquez getxoztarra (Lo imposible, Un monstruo viene a verme…) arduratuko da.

Protagonisten hiru garai ezberdinetan oinarritzen da pelikula (haurtzaroa, 20 urteko gaztetasuna eta 50 urte inguruko garaia), Euskal Herrian bizi izandako historia aztertzeko. Istorioan, David hilzorian dago, eta Joseba, txikitako laguna, azken agurra ematera joan da Kaliforniara. Biak ETAko kideak izan ziren, Francoren diktaduraren azken urteetan, eta Davidek herritik alde egin behar izan zuen, kideek arbuiaturik. Orain, aspaldiko lagun hauek egiari aurre egin beharko diote, azken topaketa honetan.

Proiektuan, munta handiko profesionalak daude murgilduta: Juanma Pagazaurtundua  (800 balas, La comunidad, Lasa eta Zabala) ekoizpen zuzendaria, Gonzalo F. Berridi (8 apellidos Vascos, La Buena Nueva) argazki zuzendaria, Peio Villalba (Igelak, Bi anai) arte zuzendaria, Saioa Lara (Operación Concha, Handia) jantzitegi lanetan eta Karmele Soler (Lasa eta Zabala, La piel que habito) eta Olga Cruz (Bajo la piel del lobo, Handia) makillaje eta ile-apainketaren arduradunak. Eusko Jaurlaritzaren eta ETBren partaidetza ere badu lanak.

Ez galdu, gaur gauean 22:00etan, “Soinujolearen Semea” filma ETB1en!