Itxi

telebista

20:00etan

"Historias a Bocados" saioak Aramaioko Barajuen elizatea bisitatuko du gaur

EiTB

Joserra Uribe, Andoni Astondoa eta Marion Granouillet Aramaioko bizilagunekin elkartuko da Joseba Arguiñano.

  • Joseba Arguiñano Barajuen herrian

    Joseba Arguiñano Barajuen herrian. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.

"Historias a Bocados" saioak Arabara egingo du gaur txango, eta Aramaioko Barajuen elizatea bisitatuko du.

Joserra Uribe duela 66 urte jaio zen Arrasaten, baina duela 36 urtetik hona Barajuenen bizi da, emaztearen herrian. Harrezkero, beti herriaren alde gogotik lan egin du; 90eko hamarkadan Aramaioko alkatea izan zen, eta gaur egun Barajueneko auzo-alkate da. Joseba, bailara osoaren ikuspegia eskaintzen duen leku bateraino eramango du. Halaber, Suitza txikia izenez ezagutzen den inguruaren historiaren zati bat kontatuko dio.

Antonio Astondoa duela 89 urte jaio zen Barajuenen, eta 50 urte Arrasaten bizitzen daramatzan arren, kale egin gabe, astero, herrira bisita egiten du. Josebarekin Jasokundeko Andre Mariaren elizan egingo du hitzordua.  

Marion Granoullet duela 40 urte jaio zen Frantziako Proventzan, 68ko Maiatzaren ondoren Frantzian sortu zen komunitateetako batean. Josebarekin profiterol gozoak (esnegain eta txokolatearekin) eta gaziak (Idiazabal gaztarekin) egiten dituen bitartean, Marionek bere haurtzaroa nolakoa izan zen kontatuko dio. Mendi giro, bizitza basati eta maitasun librearen aldeko apustua egiten zuten, hain zuzen ere, komunitate horretan

"Historias a Bocados" gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.