Itxi

telebista

Audientzia

"El Conquistador" saioak lidergoari eutsi dio, % 21,1eko audientzia-zatiarekin

EiTB

Julian Iantzik aurkezten duen saioa hamaika astez jarraian izan da audientzia-buru asteleheneko ordutegi nagusian.

  • Immunitate jokoaren irudia.

    Immunitate jokoaren irudia. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

"El Conquistador del Caribe" saioak asteleheneko ordutegi nagusian lidergoa lortu du hamaikagarren astez jarraian, % 21,1eko audientzia-zatia bereganatuz. Halaber, aste honetako atalak 337.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.

Bestalde, abenturan gertatutako guztia gertutik jarraitu dute sare sozialetako erabiltzaileek ere: #conquis10 etiketak lehen postua lortu zuen estatu mailan eta Maleni, Gotzon eta Eider protagonisten izenak ere joera izan ziren Twitterren.

"A Bocados"

Ander Gonzalezek eta Gabriela Uriartek aurkezten duten "A Bocados" tarteak ere datu bikainak lortu zituen eta saioaren historiako atalik ikusiena izan zen % 12,0ko audientzia-zatia bereganatuz. Emanaldiak 243.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

ETBko albistegiak, eguneko saiorik ikusienak

Bestalde, gaueko "Teleberri" albistegia berriro izan zen eguneko saiorik ikusiena Euskadin, % 25,8ko audientzia-zatia lortuta. Halaber, 448.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. Eguerdiko edizioa ere bere ordu-tartean nagusi izan zen, % 22,8ko audientzia-zatia eta 376.000 ikus-entzule eskuratuz.

Eguerdiko "Gaur Egun" albistegiak, bere aldetik, % 3,0ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 10,9ko kuota eskuratu zituen. Gauean, ETB1eko albistegiak % 2,2ko audientzia-zatia eta euskaldunen % 7,3ko kuota izan zituen.