Itxi

telebista

Kirolak

Aizkora, pilota, saskibaloia, txirrindularitza eta zesta punta, asteburuan

EiTB

Jose Mari Olasagastiren apustuak, Mikel Goñiren tanto ikusgarrienak, Euroligako Baskonia vs Bilbao Basket partidak, Euskal Bizikletako etapak eta zesta puntako partida historikoak izango dira ikusgai.

  • Zesta puntalari bat pilotari ematen

    Zesta punta emanaldiak, larunbat gauero, ETB1en

Asteburu luze honetan, hainbat kirol emanaldi izango ditugu ETB1en eta eitb.eus-en. Nabarmentzekoa, larunbatero "Oholtzan" saioaren ostean zesta puntari zabalduko dioten tartea, AEBtik eta Euskal Herritik jasotako eskaera ugariei erantzunez. Hasteko, larunbat honetan, 1991ko Gernikako Munduko Txapelketako finalerdiak eskainiko dira: Jauregi-Aranburu vs Mendi-Elordui eta Remen-Elortza vs Mendi-Elordui.  

Gaur, herri kirolen tartean, Jose Mari Olasagastik historian eginiko zenbait apustu eskainiko dira, eta "ETB Kantxa Solasean" saioan Iparraldeko pilotariak izango dira protagonista. Xabier Euzkitzek Panpi Ladutxe izango du lagun platoan hiru partida hauek aztertzeko: 1987ko Binakako finala, Alustiza-Galartza III vs Ladutxe-Tolosa; 2009ko Lau T´erdiko finala, Gonzalez vs Irujo, eta 2011ko Buruz Buruko finala, Olaizola II vs Xala.