telebista
22:15ean
'No molestar' komedia emango du gaur gauean ETB2k
EITB Media
Gizon batek ordubetez lasai egon nahi du Christian Clavier protagonista duen istorio honetan.
-
Christian Clavier 'No molestar' filmean
Euskal Telebistak No molestar komedia frantziarra emango du gaur, 22:15ean, ETB2n.
Lasaitasun pixka bat nahi duen gizon bat da istorio honetako erdigunea. Aspalditik eskuratu nahi zuen musika-disko bat erostea lortu du azkenean Leproux jaunak, eta, orain, ordubeteko lasaitasuna behar du, gustura entzun ahal izateko. Horren emazte despistatuak, seme aktibistak eta bizilagunek beste plan batzuk dituzte, ordea. Lortuko ote du hainbeste behar duen lasaitasuna?
Aktore ezagun ugarik hartzen dute parte pelikulan. Christian Clavier da protagonista, baina Carole Bouquet, Valérie Bonneton eta Rosi de Palma ere ikusiko ditugu bertan. Patrice Lecontek zuzendu zuen 2014an estreinatu zen istorio dibertigarri hau.