Itxi

telebista

22:30ean

Familia errezetak, gaur gauean, "El Club del Tupper" saioan

EiTB

Koikili Lertxundi, Leire Orbe eta Eneko Van Horenbeke lehiatuko dira.

  • Javi Sierra aurkezle eta zuzendaria

    Javi Sierra aurkezle eta zuzendaria. Argazkia: EiTB

"El Club del Tupper" saioak gure famili eta gertukoei omenaldi hunkigarria egin nahi die gaur gauean. Horretarako, Javi Sierrak familia osagai bat gehiago duten errezetak egitea proposatuko die parte hartzaileei.

Koikili Lertxundi futbolari ohia, Leire Orbe aktorea eta Eneko Van Horenbeke arraunlari eta telebistako kolaboratzailea izango dira lehian.

Pasta plater batekin lehiatuko da Koikili, eta oso serio hartuko du saioaren gaia; izan ere, bere bizitzako amodioarekin prestatuko du: Jare 8 urteko alabarekin.

Eneko Van Horenbekeren errezetak baino erakarmen botere gehiago izango du bere amama xarmangarriak. Nahiz eta prestatu nahi duen haragi lasagnan Eusko Labeleko haragia erabili.

Azkenik, Leire Orbe aktore eta aurkezleak bere familia dibertigarria aurkeztuko digu eta, aldi berean, bere aurkariak prestatu dituen piper beteekin liluratzen saiatuko da.

"El Club del Tupper" saioaren emanaldia gaur 22:30etik aurrera izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.