Itxi

telebista

Kirolak

Donostiako Banderaren emakumezkoen sailkapen saioa, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Arratsaldeko 14:35ak aldera Frantziako Tourraren 5. etaparen zuzeneko kontaketa hasiko da ETB4 bidez, eta 15:00etik aurrera ETB1en izango da lasterketa jarraitzeko aukera.

0:23
Kontxako estropadak ETB1en

Txirrindularitza eta arrauna izango dira ikusgai, zuzenean, gaur, asteazkena, ETB1en eta eitb.eus-en.

Arratsaldeko 14:35 aldera, ETB4n Frantziako Tourreko 5. etaparen zuzeneko kontaketari ekingo diote Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak. 15:00ak aldera, jarraipena ETB1 bidez egingo da. Tourreko bosgarren etapa Gapen hasi eta Privasen amaituko da, eta 183 kilometroko ibilbidea izango du.

Bestalde, 17:20 aldera, arraunari egingo zaio tartea ETB1en eta eitb.eus-en. Asteazkenean egingo da Donostiako Banderako emakumezkoen sailkapen saioa, eta zuzenean jarraituko dute Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik, Sara Gandarak eta Xabier Anduezak. Erlojupekoa izango da, eta 17:30ean hasiko da lehia.