Publizitatea
Itxi

2020/09/21

07:41

telebista

22:30ean

Bilboko eguneko menurik onena, gaur gauean, "Juego de cartas" saioan

EiTB

Javi Sierrak aurkezten duen saioak New Scala, Atseden, El Rincón de Carlos eta Erronda Zaharra jatetxeak bisitatuko ditu.

  • Javi Sierra aurkezlea partaideetako batekin.

    Javi Sierra aurkezlea partaideetako batekin. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur gaueko "Juego de Cartas" saioan, Bizkaiko hiriburuko lau jatetxe lehiatuko dira Bilboko eguneko menurik onenaren saria eskuratzeko.

Nino Esteban Santutxu auzoko New Scala jatetxearen jabeak zabalduko du saioa. 12 euroko menuarekin bere aurkariak erakartzen saiatuko da kalitate handiko platerak eskainiz; izan ere, berak tinko defendatzen duenez, "produktu bat, oso apala izan arren, freskoa bada, berme bat da".

Ez da atzean geratuko Ledesma kaleko Atseden jatetxea, Ruben Garciarena. 17,90 euroko eguneko menua du, eta sukalde oso bat du protagonista. "Jatekoa egunero duen sukaldea da", horren hitzetan.

Indautxu auzoko El Rincon de Carlos jatetxeko gerenteak, Carlos Unibasok, bere negozioaren alderdi erakargarrienak erakutsiko ditu ondoren. Bost lehen plater, sei bigarren eta beste horrenbeste postre eskaintzen ditu 12 euroren truke.

Uribarriko taberna batean dastatuko dute eguneko azken menua. Hortxe dago Oskar Perezen negozioa, Erronda Zaharra. 10 euroren truke, lehen sei plater, sei bigarren eta postreak eskaintzen ditu. Produktu ona eta euskal sukaldaritza tradizionala ditu ezaugarri.

Bilboko eguneko menurik onena "Juego de Cartas" saioan, gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;