telebista
20:00etan
Iturriotz bisitatuko du gaur "Historias a Bocados" saioak
EiTB
Joseba Arguiñanok Josune Beratarbide, Amalur Arbelaitz eta Iñigo Segurola ezagutuko ditu.
-
Joseba Arguiñano Iñigo Segurolarekin, "HaB: Iturriotz". Argazkia: "Historias a Bocados".
Gaur, irailak 27, "Historias a Bocados" saioak Iturriotz (Oiartzun) bisitatuko du.
Josune Beratarbidek (59 urte) denbora luzez herboristegi batean lan egin zuen baina duela 10 urte norabidea aldatu eta familia etxe bat ostatu bihurtu zuen. Ikuspegi ikusgarriak dituen ostatua da, Oiartzungo herri osora begira dagoena. Josunek Joseba inguruetatik paseo bat ematera eramango du ikuspegi ederrez gozatzeko. Ondoren, elkarrekin entsalada bat prestatuko dute, Josuneren aburuz, garbigarria dena, izan ere, Hipokratesek, Antzinako Greziako medikuak, agindutakoari jarraituz, osasuna elikadura dela uste du, eta elikadura, osasuna.
Amalur Arbelaitzek 39 urte ditu, eta Ozentzio baserrian bizi da familiarekin. Oso baserri zaharra da, bere aita bertan jaio zen. Ermitaren ondoan dago etxea, Amalurrek Josebari ingurua erakutsi nahiko dio, izan ere, oso oroitzapen onak gordetzen ditu inguru haietan. Lehen, hilero erromeria bat antolatzen zen bertan, eta ofizio erlijiosoez gain, bertsolariak, trikitilariak eta herri kirolak ere izaten ziren. Gainera, Amalurren oso gustuko ditu herri kirolak, horregatik, patata tortilla jan ondoren, trontzan arituko dira Joseba eta gonbidatua.
Iñigo Segurola (53 urte) "Bricomania" saioko lorezaina da eta Iturriotzen Lur Garden izeneko lorategia du. Lorategiak 17.000 metro koadro ditu, diseinu harrigarri bat eta askotariko landareak. Lur Garden da Iñigoren ametsa, duela 20 urte lorategia erosi zuenetik lehenengo eguna balitz bezala zaintzen du. Josebaren bisita aprobetxatuz, lorategiko lekurik bitxienak erakutsi nahi izango dizkio. Piku pintxo bat hirugiharrarekin eta tomateak dastatuko dituzte solasean aritu bitartean.
"Historias a Bocados" igandetan izaten da ikusgai, 20:00ean, ETB2n eta eitb.eus-en.