Itxi

telebista

22:30ean

Industrialdeetako lau jatetxe ezagutuko ditu gaur gauean "Juego de Cartas" saioak

EiTB

Javi Sierra aurkezleak Noho, Ochoa, Gure Etxea eta Brasa Iberica jatexeak bisitatuko ditu.

  • Javi Sierra, "Juego de Cartas" saioko aurkezlea.

    Javi Sierra, "Juego de Cartas" saioko aurkezlea. EiTBren bideo batetik hartutako irudia.

Gaur, "Juego de Cartas" saioa, industrialdeetako unibertsoan barrena murgilduko da, bertoko errestaurazio aukerak gero eta sofistikatuagoak baitira. Horren erakusle izango dira saioko saria lortzeko lehiatuko diren lau parte-hartzaileak.

Asier Ponce Derioko Ugaldeguren industrialdeko Noho jatetxeko sukaldaria izango da parte hartzen lehena. Ponceren arabera, jatetxeak eskaintzen duen karta "modernoa, ausarta eta zertxobait makarra" da.

Boluetako (Bilbo) industrialdea izango da saioko bigarren agertokia. Sergio Alcaraz, Ochoa jatetxeko jabe eta bere ordu libreetan soinu-jotzailea denak, etxeko platerak defendatuko ditu, tradizionalak. Hala ere, horrek ez du kentzen batzuetan sukaldaritza modernoan aritzea.

Pan Ranero, hirugarren parte-hartzailea, Basauriko Gure Etxea jatetxeko sukaldari eta jabea da. Larrazabal inguruko industrialdean du jatetxea. Etxeko sukaldaritza maite du, eta bere establezimenduan oso deigarria da baxera ingelesa. Bere bikotekidea, Tim, lokaleko sukaldaria, Euskadin bizi den britainiarra da.

Basaurin bertan, Azbarreneko industrialdean, Brasa Iberica jatetxea ezagutuko du saioak Ivan Pintorekin. Haragia eta arraina txingarretan prestatzen espezializatu dira. Dekorazio aldetik oso modernoa da, gaur egun industrialde batean jatetxe batek izan behar duenaren adibide ezin hobea.

Javi Sierrak aurkeztuta, "Juego de Cartas" industrialdeetan barrena arituko da gaur 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.