Itxi

telebista

22:15ean

"Papa ou maman" filma estreinatuko du gaur ETB2k

Familien desegituraketa komedia beltzaren ikuspuntutik lantzen duen komedia da eta Frantzian oso harrera ona izan zuen.

  • Filmaren irudia bat

    Filmaren irudia bat. Argazkia: Imdb

Papá o mamá (Papa ou maman) film frantziarra estreinatuko du ETB2k, gaur gauean, 22:15ean. Martin Bourboulon zinemagileak zuzendu du filma eta Laurent Lafitte, Marina Foïs, Anna Lemarchand eta Alexandre Desrousseaux aktoreek hartu dute parte zintan.

Senar-emazte arrakastatsua osatzen dute Florenciak eta Vincent Leroyk. Horregatik, dibortziatu behar dutenean, biek irabazi nahi dute. Umeekin nor geratuko den erabakitzeko ordua amesgaizto bihurtuko da; izan ere, Florenciak eta Vincent Leroyk mailaz igo dute lanean eta beti amestu duten lanpostuaz ari dira gozatzen. Hortaz, ahal duten guztia egingo dute seme-alaben zaintza ez izateko.

Ez galdu Papá o mamá (Papa ou maman) pelikula, gaur gauean, 22:15ean, ETB2n.