telebista
22:30ean
Donostia eta inguruko patata tortilla onenaren bila, gaur gaueko "Juego de Cartas"
EITB
Oraingo honetan, Javi Sierra sukaldariak gidatutako saioa Las Vegas, Duit, La Cerve eta Txuntxurro izeneko jatetxeetan izango da.
-
"Juego de Cartas" Dpatata tortilla onenaren bila. EITBko bideo batetik ateratako irudia
Gaur gaueko "Juego de Cartas" saioak Donostia eta inguruko patata tortilla onenaren bilaketari ekingo dio. Izatez badakigu ez dela zeregin erraza, Euskadin makina bat baitira patata tortilla prestatzen artistak diren sukaldariak. Oraingo honetan, Javi Sierra sukaldariak Las Vegas, Duit, La Cerve eta Txuntxurro izeneko jatetxeak bisitatuko ditu.
Gipuzkoako hiriburuan emango dio saioak hasiera lehiaketari, Eneko Arnaizekin, bera baita Las Vegas jatetxeko jabea. Sandra aritzen da bertako sukaldean, eta badirudi goizak tortilla bat bestearen atzetik prestatzen ematen dituela.
Hiritik atera gabe, Amara auzoan Jon Davila ezagutuko dute, Duit jatetxeko zerbitzari eta community managerra. Euskal tradizioei oso lotuta dagoen lokal bat ba, batez ere bere sukaldaritzari dagokienez. Euskal gastronomiari lotuta, oso ezagunak diren platerak prestatzen dituzte bertan, eta nola ez, horietako bat da patata tortilla.
Pasaiara joango dira ondoren Eduardo Echarriren konpainian. La Cerve jatetxearen jabea da, eta bere proposamena unean bertan prestatutako tortillak dira. Badirudi inguruan jarraitzaile asko dituen proposamena dela.
Saioa Juanjo Oterorekin amaituko dugu Irunen, Txuntxurro jatetxean. Bertan bere patata tortilla ospetsua aurkeztuko du, bere gurasoek 60ko hamarkadan negozioa ireki zutenean bezalaxe prestatzen du berak ere.
"Juego de Cartas" saioa Donostia eta inguruko patata tortillarik onenaren bila arituko da gaur, 22:30etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.