Itxi

telebista

22:30ean

Italiako zaporeak nagusi, gaur gauean, "Juego de Cartas" saioan

EITB

Javi Sierrak gidatutako saioak Toto, La Fontana Trattoria, Nino eta Trozo jatetxeak ezagutuko ditu Bilbo eta inguruetan.

  • Javi Sierra pizza zati bat jaten

    Javi Sierra pizza zati bat jaten. EITBren bideo batetik hartutako irudia

Pizza izango da nagusi gaur "Juego de Cartas"en. Saioak Italiako zaporez beteko ditu Bilbo eta inguruak, eta gonbidatuek goi mailako masak egiten dakitela erakutsiko dute saioan.

Antonio Barilaro Deustuko Toto pizzeriako jabea izango da gainontzeko lehiakideak liluratzen saiatuko den lehena. Italiarra jatorriz, Calabriakoa zehazki, maitasunak ekarri zuen Euskal Herrira, Italian Erasmusa egiten zegoen neska euskaldun batez maitemindu baitzen.

Bilboko Ensantxean, Maria Jose Bordonak, La Fontana Trattoriako jabeak, erakutsiko du benetako pizza italiar bat bikain egitea ez dagoela norbere jaioterriaren mende, baizik eta buru-belarri aritzearen eta lanean jartzen den maitasunaren mende.

Antonino Carcamo, Toni lagunentzat eta Santurtziko Nino jatetxearen jabea, izango da hirugarren partaidea. Antzekotasun asko ditu Antonio Barilarorekin: biak Italia hegoaldekoak dira eta biak maitasunagatik iritsi ziren Euskal Herrira.

Jon Agirregomezkorta ezagutuko du Javik ondoren, Trozo pizzeriaren jabeetako bat, Bilboko Gas plazan. Programara bere pizzaren kalitatearen jakitun iristen da. Pizzak egur-labean egiten dira, eta lokalaren bezero gehienek bermatzen dituzte. Beraiek adierazten dutenez, negozio baten martxa onaren adierazlerik onena dira.

"Juego de Cartas" saioaren 'Sabores de Italia' saioa, gaur gauean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.