Itxi

telebista

20:00etan

"Historias a Bocados" Urigoitin izango da arratsaldean

EITB MEDIA

Joseba Arguiñanok Jose Mari Olabarria, Josefina Petralanda, Felix Mugurutza eta Santi Gastaka ezagutuko ditu.

  • "Historias a Bocados" Urigoitin

    "Historias a Bocados" Urigoitin. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Joseba Arguiñanok gidatzen duen "Historias a Bocados" saioak Urigoiti bisitatuko du gaur, Orozko herri bizkaitarra osatzen duten auzoetako bat.

Jose Mari Olabarria, "El Rubio", Urigoitiko artzaina da eta 84 urte ditu. Josebaren bisita aprobetxatuz, artaldea itzuli aurretik ukuiluan lanean jarriko du. Jose Marik dokumental batean parte hartu du hainbat artzainekin, eta bere bizitzaren eta lanbidearen errepasoa egiten duen liburu bat ere argitaratu dute.

Josefina Petralanda, Jose Mariren emaztea, baratzean porruak biltzen harrapatuko du Josebak. Gero, Urigoitiko baserriko sukaldera joango dira biak, eta kroketa batzuk prestatuko dituzte urdaiazpikoarekin. Azkenik, Arguiñanok mahaiaren inguruan elkartuko du bikotea, Itxina mendigunera begira, egindako kroketez gozatzeko.

Felix Mugurutza Euskal Herriko ohitura, mito eta kondairei buruzko aditua da. Munekogoikoa XVI. mendeko baserrian geldituko da Josebarekin. Gero, San Lorentzo elizako atean, antzina artzainek erabiltzen zituzten bi lanabes erakutsiko dizkio: "Talosaka" bat eta tamaina askotariko lapikoak.

Josebak sukaldean harrapatuko du Santi Gastaka, eskualde osoan ezaguna den sukaldari fina. Santi beti saiatu da herriko gazteen artean herri kirolak sustatzen. Orozkoko Sokatira Klubeko dinamizatzaileetako bat izan zen, eta horrek mundu osoan zehar bidaiatzera eraman zuen bera eta gainerako kideak.

"Historias a Bocados" saioa Urigoitin izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.