Itxi

telebista

22:30ean

Pertsonaia ezagunekin "Juego de Cartas" saio berezia, gaur gauean

EITB MEDIA

Yolanda Alzola, Julian Iantzi eta Maribel Salas beraientzako berezia den jatetxe bana aukeratuta arituko dira lehian.

  • "Juego de Cartas" saioko lehiakideak

    "Juego de Cartas" saioko lehiakideak. EITBren bideo batetik ateratako irudia

"Juego de Cartas" saioak Gabonetako mahaiaren inguruan bilduko ditu astelehenean, abenduak 28, euskal gizarteko hiru aurpegi ezagun, egun berezi hauek ahalik eta ondoen ospatzeko. Hala, Julian Iantzi, Maribel Salas eta Yolanda Alzolak jatetxe bana aukeratuko dute elkarlanean aritzeko, eta saria burutik kendu gabe lehen postua lortzeko lehian arituko dira.

Yolanda Alzolak Jon Petralanda aurkeztuko du, bere anaiarekin batera Durangoko Txoria Nuen Maite jatetxea zuzentzen duena. Yolandak jatetxeaz maiteminduta dagoela aitortuko du, ez bertako janari eta zerbitzu bikainagatik bakarrik, baita barne-dekorazioa oso zaindua dagoelako, eta hori asko balioesten duen kontu bat da.

Julian Iantzik aldiz, ez du zalantzarik izan saioan parte hartzeko jatetxe bat aukeratzerako unean: Irunen kokatuta dagoen Danako. David Rodriguez da bertako sukaldari eta jabea, eta aurkezle lesakarraren txikitako laguna era bada. Iantzi seguru dago "Bidasoa taldea" erraz nagusituko dela.

Maribel Salas berak aukeratutako jatetxea gauza guztien gainetik defendatzeko prest izango da, Barakaldoko Argaetxe. Estanis Etxenagusia, bertako zuzendariarekin batera, gainerako lehiakideak jatetxearen xarmarekin liluratuta geratuko diren zalantzarik ez du.

Euskal Herriko pertsonai ezagunekin egingo den "Juego de Cartas" berezia gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.