Itxi

telebista

20:00etan

Antzinako upategiak eta erritualak, gaur, "Historias a Bocados" saioan

EITB Media

Rosa, Amador eta Antonio bizilagunek Nabaridas, Guardia-Arabako Errioxako koadrilako udalerrian barna gidatuko gaituzte.

  • Joseba Arguiñano eta Antonio Guzman izpilikua erretzen, "Historias a Bocados" Nabaridas

    Arguiñano eta Antonio Guzman izpilikua erretzen. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur, urtarrilak 31, Joseba Arguiñanok Nabaridas herria ezagutuko du "Historias a Bocados" saioan. Guardia-Arabako Errioxako koadrilako udalerrian jaiotako Rosa Martinez, Amador Viñegra eta Antonio Guzman biztanleen eskutik herriaren istorioak eta txokoak ezagutuko ditugu.

Rosa Martinez de Antoñana duela 57 urte jaio zen Nabaridasen. Bere herriaz harro dago, eta Joseba Arguiñanori bitxi historiko-kultural batzuk erakutsi nahiko dizkio. Lehenik eta behin, herrian barrena paseatuko dira, helmuga Sodupetarren Jauregia dutela. Gaur egun bertan dago Castejón Garaia Burdin Aroko aztarnategiaren interpretazio-zentroa. Ondoren, Rosak patatak txorizoarekin jarriko ditu mahai gainean, inguruotako gozamen gastronomikoetako bat. Bukatutakoan, Santa Eulaliako nekropoliraino joango dira; harkaitzean zulatutako Erdi Aroko hilobi multzo monumentala herriko beste altxorretako bat da.

Amador Viñegra ere Nabaridaseko bizilaguna da. Herri horretako eta Arabako Errioxako biztanle gehienak bezala, bere bizitza ardoaren ekoizpenari lotuta egon da. Antzinako lurpeko upeltegiak dauden kaleraino hurbilduko dira Amador eta Joseba. Garai bateko upategia eta dolarea bisitatuko dituzte. Azkenik, sukaldariak orein azpizuna cantharellus onddoekin eta ziape marmeladarekin prestatuko du, Nabaridaseko bizimodua nolakoa den aztertzen duten bitartean.

Bukatzeko, Joseba Arguiñanok Antonio Guzman 87 urteko herritarra elkarrizketatuko du. Lehenik eta behin, makailaoa errioxar erara jango dute, horretarako beren-beregi herriaren erdigunean jarritako mahai batean. Bertako biztanlerik beteranoenetako bat izanda, asko dira Antoniok kontatzeko dituen pasarte eta bitxikeriak. Herrian izan diren aldaketa guztien gainean solastatuko dira; nekazal lanen automatizazioaz, esaterako. Bazkalostean, Antoniok Nabaridasen errotutako ohituretako bat erakutsi nahiko dio Josebari, mañen festa alegia. Abenduaren 7an, izpiliku sortak erretzen dituzte. Antzinako usadioa da, errituala, non espiritu txarrak uxatzeaz gain, nekazal urtea agurtu eta neguari ongietorria ematen zaion.

"Historias A Bocados" saioa Nabaridasen izango da, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.