telebista
22:15ean
Tarantinoren 'Los odiosos ocho' westerna, gaur gauean, ETB2n
EITB Media
Elur-ekaitza baten erdian babesleku batean sartuko dira sari-biltzaile bi eta bietako batek preso duen iheslaria. Ezezagun talde batekin egingo dute topo han barruan.
-
Kurt Russel, en una imagen de la película
ETB2k Los odiosos ocho (The Hateful Eight) westerna emango du gaur gauean. Quentin Tarantinok zuzenduriko pelikularen protagonistak, besteak beste, hauek dira: Samuel L. Jackson, Kurt Russel, Jennifer Jason Leigh, Tim Roth, Michael Madsen, Walton Goggins, Bruce Dern eta Demian Bichir. Ennio Morriconek sortutako soinu-bandak Oscar saria irabazi zuen, eta filmak beste bi izendapen ere izan zituen: argazkilaritza onena eta taldeko emakumezko aktore onena (Jennifer Jason Leigh).
Sezesio-gerraren ondoren, diligentzian joango da John Ruth sari-bilatzailea (Kurt Russell) Justiziari Daisy Domergue iheslaria bizirik entregatzeko. Marquis Warren sari-bilatzaile bilakatu den soldadu ohiarekin (Samuel L. Jackson) eta herriko sheriff berria dela dioen Chris Mannixekin (Walton Goggins) egingo dute topo bidean. Elur-ekaitz baten erdian, babesleku batean sartuko dira eta beste lau ezezagunekin egingo dute topo han: Bob mexikarra (Demian Bichir), Oswaldo Mobray borreroa (Tim Roth) , Joe Gage cowboya (Michael Madsen) eta Sanford Smithers jeneral konfederatua (Bruce Dern).
Ez ezazu galdu Los odiosos ocho westerna, gaur, 22:15ean, ETB2n.