Itxi

telebista

22:30ean

Talde berdeko tentsioa eta Lumbrerasen akatsa, gaur, "El Conquis"en

EITB Media

Lumbrerasek dueluan gertatutako guztia azalduko du platoan. Gainera, hiru taldeek jokatu beharko duten immunitate jokoaren aurrerapena ere eskainiko da.

  • Lumbreras, "El Conquistador" saioko hirugaren kanporatua

    Lumbreras, "El Conquistador" saioko hirugaren kanporatua. EITB Mediaren bideo bateko irudia

Gaur gauean, "El Conquis" eztabaida saioak Lumbreras izango du protagonista, abenturako hirugarren kanporatua izan baita, irabaztear zegoen dueluan huts egin ostean. Nafarrak Ester aurkaria baino askoz lehenago amaitu zuen dueluaren azken zatia, igoerarena; hala ere, urduritasunagatik edo despisteagatik, ez zuen banderatxoa ikusi. Orduan, Atabey taldeko kideak ez zuen aukera galdu eta, atzetik zihoan arren, banderatxoa eta garaipena lortu zituen.

Jarraian, dueluko bigarren nominatuak eta laguntzaileak, Oskarrek, kanpamentu oso txirora itzuli beharko du, eta, Lumbrerasek alde egin duela kontatzeaz gain, nola joan den ere azaldu beharko du. Asteazkenean, Oskarren itzulera eta azalpenak eskainiko dira, baita ordura arte ikusi gabeak diren irudi batzuk ere. Hala nola, banderatxo ospetsuaren dueluan gertatutakoari buruzko bere bertsioa zein den ezagutuko da.

Gaur-gaurkoz, talde gorria izan da abenturan kaltetuena, kapitaina eta bi kide galdu baititu. Urdinek ere Iani galdu zuten; talde berdea, ordea, osatuena da, 12 partaideekin eta kapitainarekin. Hala ere, Atabey taldean guztia ez da perfektua, taldekideek gero eta tirabira gehiago baitituzte beraien artean. Horren erakusle, asteazkenean, Andrea eta Begoren testigantzak eskainiko dira, batak besteari buruz zeresan handia dute eta.

Bestalde, taldeek indarrak batu beharko dituzte immunitate joko berri bati aurre egiteko. Jokorako mezua nola jasotzen duten ikusiko dugu eta, horretarako, erabakiak hartu beharko dituzte, izan ere, talde bakoitzak bi ordezkari aukeratu beharko ditu. Immunitate jokoaren aurrerapen txiki bat ere eskainiko du saioak.

Horrez gain, konkistologoen taldean izango dira, besteak beste, Mikel, Eneko, David, Manu, Eider, Isa, Jenny (joan den urteko lehiakidea) eta Leire (erreportaria).

Conquis-eko jarraitzaileek ere parte hartu ahal izango dute, Twitter eta Instagram bidez. Goizeder Mayok eta Isma Pereirak emango digute jarraitzaileen iritzien berri, Gaztea Connection setean. Txio eta TikTok onenen bilduma erakusteaz gainera, asteko galderaren inguruko iritziak jasoko dituzte: Lumbrerasena al da "El Conquis"eko dueluan izan den despisterik handiena?

"El Conquis" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.