Itxi

telebista

Kirolak

Futbolak, pilotak eta sokatirak osatuko dute asteburuko kirol eskaintza

EITB Media

Athletic Club B vs Real Sociedad B partida, Emakume Master Cupeko finalerdiak, Binakako Txapelketako 12. jardunaldia eta Emakumeen Sokatira Txapelketako finala izango ditugu ikusgai.

  • Emakume Master Cupeko partida bateko irudia

    Emakume Master Cupeko finalerdiak, larunbatean. Irudia: EITB Media

Pilota izango da asteburu honetako kirol eskaintzaren ardatza, Emakume Master Cupeko finalerdiekin eta Binakako Txapelketako 12. jardunaldiarekin. Horrez gain, Bigarren B Mailako futbolari eta herri kirolei tartetxo bana zabalduko zaie. Bestalde, Alba Fernandez eta Esther Arrojeria Bera Berako jokalariak izango dira "Helmuga" saioko protagonistak.

Larunbatean, 15:30ean, Emakume Master Cupeko finalerdiak ikusteko aukera izango dugu. Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi / Irantzu Etxebeste-Olatz Ruiz de Larramendi eta Olatz Arrizabalaga-Nagore Agirre / Leire Garai-Ohiana Orbegozo bikoteak neurtuko dira Irungo Uranzu pilotalekuan. 

Bestalde, Binakako Txapelketako 12. jardunaldiko lau jaialdiak zuzenean eskainiko dira. Hasteko, ostiralean, 17:00etan, Elordi-Garmendia / Zubizarreta III-Uriondo eta Elezkano II-Zabaleta / Peña II-Albisu partidak, Bilboko Bizkaia pilotalekutik. 

Larunbatean, 17:30ean, Iruñeko Labriteko jaialdia izango dugu ikusgai. Agirre-Aretxabaleta / P. Etxeberria-Tolosa atariko partidaren ostean, txapelketako bi norgehiagoka jokatuko dira: Jaka- Martija / Olaizola II-Rezusta eta Alberdi-Salaverri II / Salaberria-O. Etxebarria. 

Igandeko hitzorduak Logroñora eramango gaitu. 17:00etan hasiko den jaialdia hiru partida hauek osatuko dute: Arteaga II-Erasun / Zabala-Erostarbe, Ezkurdia-Galartza / Artola-Aranguren eta Dario-Untoria / Bakaikoa-Larunbe. Lehenengo biak dira txapelketakoak. 

Jardunaldiko azken jaialdia Getarian jokatuko da, astelehenean, 22:20tik aurrera: Urrutikoetxea II-Imaz / Altuna III-Mariezkurrena II eta Egiguren V-Ruiz / Larrazabal-Eskiroz. 

Asteburuko kirol eskaintza osatzeko, igandean, 12:00etan, Bigarren B Mailako Athletic Club B vs Real Sociedad B futbol partida eta 16:00etan, Emakumezkoen Sokatira Txapelketako finala, 500 kg kategorian, eskainiko dira.

Azkenik, "Helmuga" saioan (igandean, 11:30ean), Bera Berako jokalari bi jokalari izango dira protagonista nagusiak. Alba Fernandez eta Esther Arrojeria elkartu eta bata bestearekin kontu kontari jarri dituzte. Horrez gain, Josean Mulas bergararrak zuzentzen dituen euskal eskalatzaile gazteak ezagutuko dituzte eta, amaitzeko, Carlos Soria 82 urte dituen alpinistarekin izango dira. Apirilean Dhaulagirira joatekoa da bere 13. zortzimilakoa igotzera. 

Emanaldi guztiak ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira.