Itxi

telebista

Audientzia

"El Conquistador" saioa nagusi, % 29,1eko audientzia historikoarekin

EITB Media

Halaber, ETB2 asteleheneko kanalik ikusiena izan zen, bataz beste, % 14,8ko audientzia-zatia bereganatuz.

  • Immunitate jokoaren irudia.

    Immunitate jokoaren irudia, EITB Mediako bideo batetik hartuta.

"El Conquistador del Caribe" asteleheneko ordutegi nagusian audientzia-buru izan zen % 29,1eko audientzia-zatia bereganatuz. 2012tik lortzen duen audientziarik onena izan da, eta zortzigarren eta bosgarren edizioetako finalek bakarrik gainditu dute asteleheneko datua. Julian Iantzik eta Mikel Perez Artolak aurkeztutako abentura realityak 335.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

"El Conquistador" saioak lidergoari eutsi dio asteleheneko ordutegi nagusian hemezortzi astez jarraian. Halaber, ETB2 eguneko kanalik ikusiena izan zen, bataz beste, % 14,8ko audientzia-zatia bereganatuz.

David izan da abenturako azken lehiakide kanporatua, Aitor eta Leire Cacata taldeko bi ardi beltzen kontrako duelua galdu ondoren. Talde grisa immunitate jokoan lehiatik kanpo gelditu zen Enekoren jarreraren erruz.

Saioak, gainera, jarraipen zabala izan zuen interneten. Realityaren webguneak 19.200 erabiltzaile bakar eta 40.410 orrialde ikusi izan zituen. Halaber, 16.210 pertsonek jarraitu zuten saioaren emanaldia streamingaren bidez.