Itxi

telebista

Kirolak

Aizkolariak, pilota eta txirrindularitza, asteburuan

EITB Media

"Helmuga" saioan Eibarko errugbi taldeko neskak, Eder Lomba eskiatzailea eta Tokioko jokoetarako prestatzen ari diren korrikalariak izango dituzte protagonista.

  • EITB Kirolak

    Aizkolariak, pilota eta txirrindularitza emanaldiak, asteburuan. Irudia: EITB Media

ETB1ek eta eitb.eus-ek Urrezko Aizkolarien Txapelketari, Italiako Giroari eta Buruz Buruko Txapelketari egingo diete tartea asteburuan. Bestalde, "Helmuga "saioan Eibarko errugbi taldeko nesken denboraldi bikaina errepasatzeaz gain, Eder Lomba eskalatzailea elkarrizketatuko dute eta Elena Loyo, Itxaso Munguira eta Tania Castillo korrikalariak Tokioko Joko Olinpikoetarako nola prestatzen ari diren erakutsiko dute. 

Bai larunbatean eta bai igandean, Italiako Giroko etaparen emankizuna 14:15ean hasiko da ETB4n eta eitb.eus-en, eta ETB1en jarraituko du 15:00etan. 

Larunbatean, Donostiako Atano III.eko pilota jaialdia eskainiko da 17:30etik aurrera. Buruz Buruko Txapelketako Zabaleta vs Dario eta Ezkurdia vs Altuna III partidak jokatuko dira bertan, binakako beste partida batekin batera. 

Igandeko emankizuna, berriz, Bilboko Bizkaia pilotalekutik egingo da 17:00etan hasita. Hiru norgehiagokak txapelketakoak izango dira: Urrutikoetxea vs Artola, lehen mailakoa, eta P. Etxeberria vs Zubizarreta III eta Elordi vs Erasun, promoziokoa. 

Igande goizean, 11:00etan, hilaren 15ean Leaburu-Gaztelun jokatutako Urrezko Aizkolarien jardunaldia eskainiko da.