Itxi

telebista

Kirolak

Futbola, pilota eta txirrindularitza, asteburuan, zuzenean

EITB Media

Emakumeen Bigarren Mailako At. Madrid B vs Alavés, Buruz Buruko Rezusta vs Artola eta Zabaleta vs Altuna III, eta Giroko azken bi etapak eskainiko dira.

  • Emakumeen Alaves taldeko futbol jokalariak

    Emakumeen Alaves taldeko futbol jokalariak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Futbolak, pilotak eta txirrindularitzak osatuko dute asteburuko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en. Aizkolariak ere izango ditugu eta "Helmuga" saioan Carmen Solana judoka beteranoa ezagutuko dugu. 

Italiako Giroko azken bi etapak izango ditugu ikusgai: larunbatekoa, Verbania-Alpe Motta, 13:30etik aurrera, eta igandekoa, Senago-Milan, 15:00etan hasita. 

Pilotari dagokionez, Buruz Buruko Txapelketako bi norgehiagoka eskainiko dira asteburuan: Rezusta vs Artola, larunbatean, Iruñeko Labrit pilotalekutik, eta Zabaleta vs Altuna III, igandean, Bilboko Bizkaia pilotalekutik. Bi jaialdiak binakako partidekin osatuko dira eta 17:15ean hasiko dira. 

Igandean, 12:00etan, Emakumeen Bigarren Mailako At. Madrid B vs Alavés partida izango da ikusgai eta aurrez, 11:00etan, Urrezko Aizkolarien jardunaldi berri bat. 

Gauean, 21:00etan, Dauphinè Kriteriumaren 1. etaparen azken kilometroak ikusteko aukera izango dugu. 

Azkenik, igandeko goizeko "Helmuga" saioan Carmen Solana judoka beteranoarekin eta Damaris Egurrola Lyongo Olympiquen ari den futbolari bizkaitarrarekin egongo dira. Halaber, BAT Basque Teamen erreportajean tiratzaileak izango dira protagonista.