Itxi

telebista

ETB-2n

ETBk 'La Conspiración' Pedro Oleak zuzendutako filma estreinatuko du

A.E:

EITB

Emilio Mola jenerala eta 1936ko uztailaren 18ko altxamenduaren atarikoa ditu ardatz. Filma 'La Noche de...' berezian emango da, datorren asteartean

  • La Conspiracion | tvmovie

    'La Conspiración'. Argazkia: EITB

Euskal Telebistak Pedro Oleak zuzendu eta Elias Querejetaren gidoia duen 'La Conspiración' telebistarako egindako filma estreinatuko du asteartean, urtarrilaren 31n. Emilio Mola jenerala du ardatz filmak eta abiapuntua, berriz, Iruñara Gobernadore Militar modura iritsi zenekoa. Molak 1936ko altxamendu militarra piztu eta ondoren Gerra Zibila eragin zuen konspirazioa zuzendu zuen.

Idem4 ekoiztetxeak, EITB eta RTVEren laguntzaz, egindako filma Felix Linaresek aurkezten duen 'La Noche de...' berezian emango gaueko 22:00etan asteartean. Manuel Moron aktoreak hezurmamitu du Mola jenerala. Horrez gainera, aktore taldean Silvia Marso, Angel Pardo, Jorge Sanz eta euskal aktore sorta bikaina ere badago: Álex Angulo, Iñaki Miramon, Aitor Merino, Ramon Barea eta Loli Astoreka, esate baterako. Guztira 40 aktorek, 240 figurantek eta 65 laguneko teknikari taldea mugitu ditu produkzioak.

Filma Sociedad Bilbaina klubean aurkeztu dute, bertan hainbat eszena ere grabatu baitzituzten. Aurkezpenean, Julian Pavonek ETBren ordezkari gisa, Pedro Olea tvmoviearen zuzendariak eta Alberto Rojo Idem4ko produktore eragileak hartu dute parte.

Molaren jarduna

1936ko martxoaren 14an Emilio Mola Vidal jenerala eta bere familia Iruñera irisi ziren. Han, Gobernu Militarraren kargu egingo da Mola. II Errepublikako Frente Popularraren Gobernuak bidali zuen horretara, konspiratzen ibiltzearen susmagarri ziren militarrak barreiatzeko estrategia modura. Iruñean zegoela, Espainiako Gerra Zibila piztuko zuen Estatu Kolpea sortu, antolatu eta zuzendu zuen. 90 minututan eta fikzio gisa, Molaren jarduna du ardatz filmak, 1936ko uztailaren 19an gerra piztu zen artekoa.

Donostia, Bilbo, Oiartzun, Lizarra eta Azpeitian filmatu dute. Azpeitiko tren geltokia, esaterako, 30. hamarkadako tren geltoki gisa girotu zuten. Iruñean eszena asko filmatu zituzten, baina ez aurreikusitako guztiak, Eliza Katolikoa aurka izan baitzuten.

Gerra Zibilaren atarikoaren kontakizuna egiten dute saioan. Oso ezagunak ez diren gertakizunak argitzen saiatzen dira, askoren uste okerrez Francisco Franco Bahamonde jenerala izan baitzen jazoera samingarrien egilea.