Itxi

telebista

22:30ean

Andoni Ferreño, Juanma López Iturriaga eta Pablo Carbonellen errezetak, "El Club del Tupper" saioan

EITB Media

Javi Sierra Madrilera joango da bi euskaldun eta cadiztar batekin sukaldean ondo pasatzeko asmoarekin.

  • Javi Sierra, "El Club del Tupper" saioko aurkezlea

    Javi Sierra, "El Club del Tupper" saioko aurkezlea

Gaur gauean, "El Club del Tupper" saioa Madrilera joango da. Honako honetan, Andoni Ferreño, Juanma López Iturriaga eta Pablo Carbonell izango dira Urrezko Tupperra irabazteko hautagaiak.

Andoni Ferreñok gainerretako saiheskia proposatuko du. Lehiakideak arazo bat edo beste izango du haragiaren puntuarekin.

Juanma López Iturriagak, berriz, lapikoko plater bat aukeratuko du, eta bere ukitu pertsonala emango dio. Dilistak curry erara prestatuko ditu; baten batek dilistak gogor samar geratu zaizkiola azpimarratuko du.

Azkenik, Pablo Carbonellek plater konplexua aurkeztuko du: osterzuri eta alesagar konpotaz lagundutako haragi-fianbrea. Errezetaren osagaien zerrenda amaigabea da, eta lehiakideei kostako zaie gehienak asmatzea.

"El Club del Tupper" saioa, gaur gauean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.