Itxi

telebista

A las 22:15

'La venganza de Jane' filma Natalie Portmanekin, gaur gauean, ETB2n

Gizonek gidatutako mundu batean, mendekua bilatuko duen emakume baten azalean ikusiko dugu Natalie Portman western honetan.

  • 'La venganza de Jane' filmeko irudia

    'La venganza de Jane' filmeko irudia

La venganza de Jane filma eskainiko du gaur gauean ETB2k. Gavin O'Connor da pelikularen zuzendaria eta Natalie Portman, Joel Edgerton, Noah Emmerich eta Ewan McGregor, protagonista nagusiak, besteak beste.

Urruneko mendebaldeko tiporik arriskutsuenetariko batekin ezkondutako dago Jane gaztea (Natalie Portman). Egun batean, bere senarra (Noah Emmerich) zaurituta iritsiko da etxera: Bishop (Ewan McGregor) krudelaren bandakoek balaz josi dute. Bizirik aterako da, baina badaki Bishop eta bere mutilek lana bukatzeko itzuliko dira. Jane, ordea, ez da eserita zain geratuko eta euren bila joango da. Dan Frost (Joel Edgerton) bere mutil-lagun izandakoaren laguntzarekin, gaizkile-taldearen aurka egingo du Janek.

Ez galdu La venganza de Jane, 22:15ean, ETB2n.