Itxi

telebista

Kirolak

Eskubaloia, esku pilota, futbola eta herri kirolak, asteburuan

EITB Media

Super Amara Bera-Bera vs Paris, Real Sociedad vs Levante, Lau T'erdiko Txapelketako partidak eta Urrezko Aizkolariak izango ditugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Eskubaloia, esku pilota, futbola eta herri kirolak, asteburuan

    Eskubaloia, esku pilota, futbola eta herri kirolak, asteburuan

Eskubaloiak, esku pilotak, futbolak eta herri kirolek osatuko dute asteburuko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en. 

Larunbat eta igande arratsaldean pilota emankizuna izango dugu Bergaratik eta Bilbotik, hurrenez hurren. Lau T'erdiko Txapelketako partidak izango ditugu ikusgai: lehen mailako Altuna III vs P. Etxeberria eta Bengoetxea VI vs Elordi, eta promozio mailako Dario vs Zubizarreta III eta Egiguren V vs Larrazabal. 

Igande goizean, 12:00etan, EHF Kopako Super Amara Bera-Bera vs Paris norgehiagoka eskainiko da eta 16:00etan Iberdrola Ligako Real Sociedad vs Levante partida. 

15:00etako herri kirol tartean, Urrezko Aizkolarien jardunaldi berri bat izango dugu ikusgai, goizean Lizarrako Nafarroa Oinezen jokatutakoa.

Azkenik, "Helmuga" saioak (igandean, 11:30ean) txirrindularitza izango du ardatz. Batetik, Mari Carmen Diaz de Lezana 78 urteko txirrindularia izango dute protagonista. Gaztetan lehiatzea zuen amets baina garai haietan ezinezkoa zen. Hala eta guztiz ere bizikletarekiko pasioa ez du galdu. Bestalde Julen Saenz de Ormijanarekin izango dira, bike trialean aritzen da eta berriki munduko azpi txapeldun izan da.