Itxi

2021/12/01

01:00

telebista

22:30ean

Etorkizuneko energia hizpide, gaur gauean, "El Cambio" saioan

EITB Media

Àngels Barceló kazetaria adituez inguratuko da energia-iturri berriztagarriak, hondakinen sorrera eta kudeaketa eta ekonomia zirkularra aztertzeko.

  • Eduardo Román eguzki energia fotovoltaikoan aditua

    Eduardo Román eguzki energia fotovoltaikoan aditua. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur gauean, "El Cambio" saioak Euskadin etorkizunean erabiliko ditugun energia-iturriak aztertuko ditu, eta horien artean, berriztagarriek hartuko duten geroz eta garrantzia handiagoa nabarmena izango da.

Saioak Orexa ezagutuko du, landa-guneetan kudeaketa jasangarriaren erreferentea bihurtu den Tolosaldeko herri txikia. Alazne Arruti kudeaketa honen arduradunarekin arituko dira.

Halaber, Àngels Barceló kazetaria adituekin bilduko da energiarekin lotutako teknologia berriek sortuko dituzten lanpostuak aztertzeko. Gainera, hezkuntza zein enpresa arloak egoera berrira nola moldatuko diren aztertuko dute.

Hondakinen sorrerak eta ekonomia zirkularrak ere tartea izango dute aste honetako saioan. Besteak beste, Ternua eta Recimental Bakiola euskal enpresek ingurumenaren alde egiten dituzten ekimenak erakutsi eta birziklapena nola burutzen duten azalduko dute.

Elikagaiek bere tokia izango dute ekonomia zirkular honetan. Bide hau jarraitu duten euskal enpresa eta elkarteak ezagutuko ditu saioak.

"El Cambio" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;