Itxi

2021/12/03

12:08

telebista

Kirolak

Emakume Master Cupeko Lau T'erdiko finalerdiak eta Binakako Txapelketa, asteburuan

EITB Media

"Helmuga" saioak emakume harrijasotzaileak izango ditu ardatz. Aitengandik alabetara transmisioa nola eman den ezagutuko dute Perurena, Gisasola eta Ostolaza familiako kideekin, eta Idoia Etxeberriarekin ere izango dira.

  • Emakume Master Cup-a, Binakako Txapelketa eta "Helmuga" saioa, asteburuan

    Emakume Master Cup-a, Binakako Txapelketa eta "Helmuga" saioa, asteburuan

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

ETB1ek eta eitb.eus-ek astebururako prestatutako kirol eskaintzaren barruan hiru hitzordu nabarmenduko dira.

Alde batetik, Emakume Master Cupeko Lau T'erdiko Txapelketako finalerdiak ditugu igandean: Olatz Arrizabalaga vs Amaia Aldai eta Enara Gaminde vs Miriam Arrillaga partidak jokatuko dira Muskizeko pilotalekuan 12:00etatik aurrera. 

Bestetik, Binakako Txapelketako bi jaialdi izango ditugu ikusgai: larunbatean, Lizarratik, Bakaikoa-Elizegi / Zubizarreta III-Eskiroz eta Jaka-Mariezkurrena II / Laso-Imaz; igandean, Bilbotik, Alberdi-Uriondo / Larrazabal-Salaverri II eta Urrutikoetxea-Aranguren / Peña II-Albisu. Biak ala biak 17:00etan hasiko dira. 

Hirugarren hitzordua "Helmuga" saioa izango da, igande goizean, 11:25ean. Aste honetako programa emakume harrijasotzaileei eskainia egongo da, eta batez ere aitengandik alabetara transmisioa nola eman den erakutsiko du. Perurenatarrak, Gisasolatarrak eta Ostolazatarrak dira protagonista nagusiak eta horrez gain Idoia Etxeberria emakumezko harrijasotzaile onenak ere badu presentzia. 

Asteburuko kirol eskaintza lau emanaldi hauek osatuko dute: Euskal Herriko Elite Txapelketako finala (larunbatean, 12:30ean, ETB4n), Euskadiko 3. Mailako aizkolari txapelketa (larunbatean, 16:00etan, ETB1en), Valentziako Maratoia (igandean, 08:15ean, ETB4n) eta Urrezko Aizkolarien kanporaketa Etxebarritik (igandean, 16:00etan, ETB1en).

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;